30ean jendaurrean aurkeztuko da Zazpi, Bilboko VII. Barrutian garapen jasangarria bultzatuko duen komunitate fundazioa

-Mota horretako lehenengo fundazioak Euskadin herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu etorkizun inklusiboagoa eta zuzenagoa diseinatzeko.

Aurkezpen ekitaldian Fundació Horta Sud fundazioaren zuzendariak parte hartuko du. Fundazio horrek urtebete baino gehiago darama goi-geruzetako depresio isolatuak kaltetutako pertsonak laguntzen

Eraketa prozesuan, baina helburu argiekin, Zazpi Komunitate Fundazioaren xedea da gizarte kohesioa indartzea, lekuko ekimenak laguntzea eta garapen jasangarria sustatzea Bilboko VII. Barrutian (Errekaldeberri, Larraskitu, Irala, Ametzola, Uretamendi, Betolaza, Artazu eta Iturrigorri-Peñascal auzoetan: 50.000 pertsona).

Lurralde-fundazioak behetik eta lurraldean bertan herritarrek sustatutako ekimenak dira, enpresen, herri-administrazioen eta giza-erakundeen laguntza dutenak eta, euren aniztasunetik abiatuta, honako helburu hau partekatzen dutenak: tokiko eskalan etorkizunerako ekintzak diseinatzea. 

Fundació Horta Sud fundazioa horren adibide aparta da, 50 urte baino gehiago baitaramatza Valentziako metropoli-barrutiko hegoaldearen elkarte mugimendua indartzen eta goi-geruzetako depresio isolatuak kaltetutako pertsonak laguntzeko ahalegin handiak egin baititu. Julio Huerta, bere zuzendaria, Zazpirekin batera egongo da Bilbon. Baita Rosa Gallego ere, Espainiako Fundazioen Elkartearen (Madril) Komunitate Fundazioen Zuzendaria.

Prentsa-Oharra.


Descubre más de Zazpi Fundación Comunitaria. En proceso de constitución

Suscríbete y recibe las últimas entradas en tu correo electrónico.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.